Psikomotrizitate gela, umeen aurrean jartzen da, bere espazioekin, bere materialarekin, umeek ikus dezaten espazio hori bere adierazkortasun motorra erakusteko ziurtasunezko gune sinboliko gisa. Jarduera motorrak (biratzea, ibiltzeak, ostikoz jotzeak, erortzeak, orekatzeak, saltatzeak, heltzeak, ukitzeak, oihukatzeak, barre egiteak, kulunkatzeak, makurtzeak, desegiteak, eraikitzeak, izkutatzeak, adierazteak...) plazera ematen dio umeari. Aucouturier-en ustez, ezinbestekoa da alderdi motorra, afektiboa eta kognitiboa garatzea. Horretarako hiru txoko ezartzen ditu.- Plazer sentsomotorraren txokoa: hemen honako jarduerak burutzen dira: kulunkaketak, jauziak, biratzea itzulikatzea, labaintzea, jaurtitzea, eskailerak igotzea, korrika egitea, oihu egitea, danborra edo tronpeta jotzea, sokekin jolastea, mozorrotzea, makillatzea... Espazio horretan, mugimendua bat-bateko jarduera da, gorputzaren irudia eta identitatea sendotzeko. Mugimenduek umearen orokortasuna adierazten dute.
- Jolas sinbolikoaren txokoa: umeak adierazpenak egiten dituenean besteen onarpena lortzeko aukera du. Dimentsio sinbolikoa garatzen du, hainbat paper betetzen baititu. Umeak berriro ere, bere plazerak eta bere gatazkak bizi ohi ditu, eta horiei erantzuten die, fikzioaren bidez errealitatea osatzen du eta, nolabait, oreka eta konpentsazioa bilatzen du. Txoko horretan menderatu ohi du bestela menderatu ohi ez duena.
- Urruntasunaren txokoa: umeak keinuak, begiradak, ahotsa eta mimoa erabiltzen ditu. Urruntzea bilatzen du hor, sentsomotor eta sinbolikoaren espazioetatik alde egiten du, emozioetatik aldentzen da, eta beste espazio bat bilatzen du, eraikitzeko, marrazteko, moldeatzeko, margotzeko... bere fantasiak martxan jarraitzen du gorputza mugitzen ez denean ere.
Aipatzekoa da, psikomotrizitateko estrategia pedagokikoei erreparatuz, gatazka bat aurkitzen dugula autoreen artean. Izan ere, batzuen iritziz (Laguia, 2000; Tomás 2005), estrategiak maiz aldatu behar dira ume trebeenak jolasean agintari bihur ez daitezen. Hala ere, beste batzuen ustez (Aucouturier, 2004), afektuzko esparruari begiratzen badiogu, espazioak beti berdin agertu beharko luke edo antzera antolatuta, espazio zehatz horretan ziurtasuna izateko.
Bestela esanda, umeak batzuetan babesa aurkitzen du jolasak errepikatzen direnean, baina beste batzuetan, nahiago du gauzak deskubritzea eta sortzea.
Mostrando entradas con la etiqueta Plazerra. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Plazerra. Mostrar todas las entradas
domingo, 8 de diciembre de 2013
Psikomotrizitate gelaren antolakuntza
Etiquetas:
Aucouturier,
Deskubritu,
Emozioak,
Erritmoa,
Gaitasunak,
Garapen motorra,
Gorputza,
Harremanak,
Jolasa,
materiala,
Mugimendua,
Objektuak,
Plazerra,
Psikomotrizitatea,
Sormena,
umea
miércoles, 20 de noviembre de 2013
Mugimenduei esanahia ematea
Psikomotrizitatea, azken batean, gizakiak gorputzaren bidez mintzaira (hizkuntza) adierazteko aukera bat da, komunikatzeko baliabide bat. Hala erabakita, keinuen bidez, mezuak isla ditzakegu.
Bideo honetan mimo bat ikusi dezakegu; hitzik esan gabe, mugimendu, keinu eta aurpegiaren bidez, mezuak eta istorioak ere komunikatzen eta transmititzen dituena. Bideoa lotura zuzena du arestian esandakoarekin. Izan ere, psikomotrizitate orduak ez dira ondo pasatzeko momentu hutsak, umeak aztertzeko eta behatzeko aukerak eta aldiak dira.
Psikomotrizitate saioetan keinu, mugimendu, begirada, ekintza, intentzio, aurpegi baten bidez, haurrak dituen arazoak, gabeziak edota beldurrak antzeman daitezke. Are gehiago, ume askoren laguntza eta irtenbidea izan daiteke. Askotan haurrek adina edota barruan dutena espresatzeko zailtasunak direla medio, euren jokabideekin "hitz egiten" dute.
Psikomotrizitate saioetan keinu, mugimendu, begirada, ekintza, intentzio, aurpegi baten bidez, haurrak dituen arazoak, gabeziak edota beldurrak antzeman daitezke. Are gehiago, ume askoren laguntza eta irtenbidea izan daiteke. Askotan haurrek adina edota barruan dutena espresatzeko zailtasunak direla medio, euren jokabideekin "hitz egiten" dute.
Plazerak
Psikomotrizitatearen bidez haurrek plazer ezberdinak esperimentatu, bizi eta sentitzen dituzte:
1. Komunikatzeko plazera: komunikatzea ematea eta jasotzea da, sentimenduak eta desioak ulertzea, taldekoei adieraztea eta errespetatzea. Eta hori adierazten da bata besteari jarraituz, gauzak eraikiz eta botaz... eta adierazpena gehienetan ez da hitzezkoa izaten.
1. Komunikatzeko plazera: komunikatzea ematea eta jasotzea da, sentimenduak eta desioak ulertzea, taldekoei adieraztea eta errespetatzea. Eta hori adierazten da bata besteari jarraituz, gauzak eraikiz eta botaz... eta adierazpena gehienetan ez da hitzezkoa izaten.
2. Sortzeko plazera: umeak kanpoko mundua aldatu nahi du, bizipen positiboa duen bitartean. Gauzak manipulatzean sormena lantzen du, eta horrek ongizate sentsoriala, tonikoa eta afektiboa eragiten dio.
Psikomotrizitatea definitzen
Garai batean gorputzaren eta arimaren bereizketa egiten bazen ere (soma eta psikea), psikomotrizitatea gizakia osotasunean hartzen du, izaki bakar bat balitz bezala, eta ez nabarmendutako bi azpiatalen batura gisa. Haurraren afektibitatearen, adimenaren eta mugimenduaren esparruak bateratuta hartzen ditu.
Beraz, gaur egun, honela definitu dezakegu psikomotrizitatea: mugimenduaren bidez, pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetu, erraztu eta suspertzen duen gaitasuna. Filosofia horren helburuen artean honako hauek nabarmendu daitezke:
Beraz, gaur egun, honela definitu dezakegu psikomotrizitatea: mugimenduaren bidez, pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetu, erraztu eta suspertzen duen gaitasuna. Filosofia horren helburuen artean honako hauek nabarmendu daitezke:
- Norbera ezagutzea eta onartzea.
- Portabidea (jokabidea) egokitzea.
- Norberaren autonomia garatuz, bizitza sozialean ardurak eskuratzeko gaitasunak hobetzea.
Haurrek barruan dutena tonizitatearen bidez kanporatzen dute, eta mugimenduarekin, ahotsarekin eta begiradarekin munduan egoteko era bat adierazten dute.
Esaldi bakarrean laburbilduz:
Esaldi bakarrean laburbilduz:
"Psikomotrizitatean haurrak pentsatzeko plazeretik, egiteko plazerera igarotzen dira"
Suscribirse a:
Entradas (Atom)